XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. GAIEN BIGARREN MULTZOA: HAUSNARKETA
2.1. Ingurugiroari buruz (Espazioa-denbora).

- Ziklo hontan hausnarketa ekintza hauek hasiera zikloari buruz beste maila berri bat kualitatiboki lortzen dute, inguruan egindako behaketaren erlazioa gertaera plastikora zuzentzean datzana.

Ekintza hauek behaketa mailan egindakoekin herstuki loturik daude eta batasun batetan planeiatu behar dira.

2.1.1. Plastika eta naturaleza erlazionatu.

- Paisaia eta ingurune naturalen kualitate estetikoak komentatu eta aztertu: ekologia eta naturestetika (3).

- Koloreak naturalezan duen kausalitateari buruz hausnarketa egin: laino txuriak, grisak, laranjak; itsaso berdea, urdina, grisa; lurraren kolorazioa landaretzan, ostadarra, etab. (1,2,3).

- Animaliengan koloreak eta formak dituzten kausalitatea eta erabilera aztertu: mimetismoa, kamuflaia, eta erakarpen, botere eta defentsako errekurtsoak (arrainak, narraztiak, hegaztiak, ugaztunak) (2,3).

- Intsektuen munduko (tximeleta...) kualitate kromatiko eta formalak aztertu (1,2,3).

- Landare munduko kualitate estetikoak gonbaratu eta aztertu: zuhaitz, zain, hosto, landare, lore, alga, goroldio, liken... eta abarrenak (2,3).

- Mineralen eta xartaketen balio plastikoak aztertu (3).

- Arkaitz, mendi, kosta, aizpe... eta abarren erosioaren eraginaz sortutako forma eta egiturak aztertu eta gonbaratu: labak, erosio eolikoa, uraren erosioa, tenperatura, erakuntza kapritxosoak, glaziareak, estalaktitak (3).

2.1.2. Plastika eta ingurune soziala erlazionatu.

- Nekazal eta hiri inguruneen kualitate estetikoak komentatu eta aztertu: hirigintza eta estetika (2,3).

- Nekazal-hiri ingurunean egiten den kolore erabilerari buruz hausnarketa egin: teilatuak, etxeen aurrekaldeak... (2,3).

- Hiriko mobleriari buruz gonbaraketa eta hausnarketa egin: paperontziak, eskailerak, hesiak, kaleargiak, eserlekuak, iturriak, loreontziak (3).

- Monumentu, plaza, lorategi eta zoladura apaingarrien kualitate estetikoak aztertu eta gonbaratu (2,3).

- Harresietako marka eta arrasto, pintaketez eta kale, espaloi eta etxaurrekaldeetako kolore-galtze eta deformazioei buruz, kutsadura, higiene eta narriadurari buruz hausnarketa egin (1,2,3).